Historia
Guztiak du abiapuntua 1910ean, Emil Kraepelin psikiatrak lehenengo aldiz aipatu zuenean “Alzheimer gaixotasuna”.
Alois Alzheimerrek identifikatu zituen lehenengo aldiz geroago Alzheimer gaixotasun gisa ezagutuko zenaren sintomak
2011 - 2020
-
CITA-alzheimerreko Memoria Klinika inauguratu zen.
-
A4 azterlana egin zen Estatu Batuetan eta EPAD proiektua abiatu zen Europan.
-
PGA (Gipuzkoan egindako lehenengo amiloide PET) azterlanaren eta Gipuzkoa Alzheimer Proiektuaren aurreneko emaitzak jaso genituen.
-
IMSERSOk eta Salamancako Alzheimer gaixotasunaren Estatuko Erreferentziazko Zentroak (CREA) Estatuko Dementziak Taldea sortu zuten.
-
Abian jarri zen Gipuzkoa Alzheimer proiektua 500dik gora boluntariorekin.
-
Alzheimer aurre-klinikoa eta alzheimerrak eragindako narriadura arina definitzen dituzten irizpide diagnostiko berriak aurkitu ziren.
2001 - 2010
-
Fundación CITA-Alzheimer Fundazioa sortu zen.
-
Europako Batzordeak dei egin zien bere kideei EAri aurre egiteko ekimenak abian jar zitzaten.
-
ADNI ekimena. Bizirik ikus daiteke Amiloidea, lehenengo PET-PIB.
-
Memantina eta galantamina onartu ziren.
-
Eskala handiko azterketa genetikoak egiten hasi ziren, baita biomarkagailuena ere LCR-an.
-
Txerto pasibo berriak garatu ziren antigorputz monoklonalekin.
1991 - 2000
-
Erribastigmina onartu zen.
-
Txertoak funtzionatu zuen 1995eko sagu transgenikoarekin.
-
Narriadura Kognitibo Arinaren kontzeptua proposatu zen.
-
1994ko irailaren 21ean lehenengo aldiz ospatu zen Alzheimerraren Munduko Eguna.
-
Lehenengo sentikortasun genea identifikatu zen: APOE.
1980 - 1990
-
Alzheimer’s Association fundatu zen.
-
Azetil-kolinaren defizita aurkitu zen.
-
Alzheimer’s Disease International fundatu zen eta beta-amioidea aurkitu zen.
-
TAU proteina eta lehenengo gene erabakigarria, APP, identifikatu ziren.
1970
-
Onartu zen dementziaren kausa ohikoena dela alzheimer gaixotasuna.
1910
-
Emil Kraepelin psikiatrak lehenengo aldiz aipatu zuen “Alzheimer gaixotasuna” (Alois Alzheimerrek identifikatu zituen lehenengo aldiz geroago Alzheimer gaixotasun gisa ezagutuko zenaren sintomak).