Exercita Programa
Funtzio kognitibo guztiak lantzeko programa bat da, Exercita banakako materialez eta Neuropsikologiaren arloko profesional batek emandako talde saioez osatuaz.
Garuneko osasuna zaindu nahi duten 60 urtetik gorako pertsonentzat gomendatzen da.
- Exercita Programa Beasain-Deba
60 urte baina gehiago badituzu, Beasainen edo Deban erroldatuta bazaude eta zure osasun kognitiboa zaindu nahi baduzu, eman izena:
ADINBERRI (https://www.adinberri.eus/es/) edizio hauek martxan jartzen lagundu eta parte hartu du.
Funtzio kognitiboak lantzeaz gain, programak garunaren funtzionamenduari eta funtzio kognitiboei buruzko formakuntza orokorra jasotzen du. Halaber, egunerokotasunean ohitura kognitibo onak ezartzeko estrategiak emango dira.
Programa, alde batetik, Exercita liburuaren estimulazio kognitiboko ariketek osatzen dute eta, bestetik, Neuropsikologo batek emanda, estimulazio kognitiboko online talde saioek.
Exercita liburua
Funtzio kognitiboak lantzeko zailtasun-maila desberdinetan eskuragarri dauden ariketa-liburuak dira.
Liburu bakoitza saio desberdinetan banatzen da, eta saio bakoitzak konplexutasun desberdineko bizpahiru ariketa ditu. Astean hiru saio egitea gomendatzen da, gutxi gorabehera 20 minutuko iraupenarekin. Liburuak eskuragarri daude gaztelaniaz eta euskaraz.
Neuropsikologiako taldetik, parte-hartzaile bakoitzari bere ezaugarriei dagokion maila egokituko zaio, hizkuntza (gaztelania edo euskara) aukera askekoa izanik.
Online talde-saioak
Online talde saioetan, arloko profesional batek funtzio kognitiboak, garunaren funtzionamendua eta egunerokotasunean hobetzeko estrategiak azalduko ditu. Online saioak bideo dei bitartez egiten dira, neuropsikologo batek emanda, hilabetean behin eta goizeetan.
Programaren helburu nagusiak dira:
• Egunerokotasunean, ohitura kognitibo onak ezartzea.
• Zahartze aktibo eta osasungarriaren aldeko osasun kognitiboko ohiturak ezartzearen garrantziari buruzko gizarte-kontzientzia areagotzen laguntzea.
• Gaitasun kognitiboak indartzea eta zaintzea.
• Gizarte-harremanak sustatzea.
Udal hauek bat egin dute estimulazio kognitiboko eredu integral bat ezartzearekin, eta gurekin lankidetzan aritu dira beren udalerrietan programa hedatzen eta gauzatzen. Helburua da herritarren narriadura kognitiboa prebenitzea eta gizartean garuneko osasuna zaintzearen garrantzia ezartzea eta estimulazio kognitiboa gauzatzea.
BEASAIN
2022-2023: Beasaingo Exercita programaren 1. edizioa
DEBA
2022-2023: Debako Exercita programaren 3. edizioa
2021-2022: Debako Exercita programaren 2. edizioa
2020-2021:Debako Exercita programaren 1. edizioa