Pablo Martínez-Lage

Pablo Martínez-Lage

Neurologoa. Doktorea Medikuntzan.

Medikuntzan eta Kirurgian lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean eta Neurologian aditua MIR bidean. Harrez gero laguntzaren, ikerkuntzaren eta irakaskuntzaren alorretan lan egin dut, betiere narriadura kognitiboaren esparruan eta hainbat erakundetan, esate baterako, Iruñeko Bideko Ama Birjinaren Ospitalean, Burlatako Landazabal Zentro Psikogeriatrikoan, Nafarroako Unibertsitateko Klinikako Memoria Nahasmenduen Unitatean, Bartzelonako Fundación Alzheimer Centre Educacional-Institut Catalá de Neurciències Aplicades Fundazioan eta Donostiako CITA-alzheimer Fundazioko Ikerketa eta Terapia Aurreratuen Gunean. Narriadura kognitiboa eta dementzia duten pertsonei arreta ematen espezializatu naiz, baita Alzheimer gaixotasunean, narriadura kognitibo baskularrean eta beste dementzia batzuetan ere, betiere arreta berezia jarriz detekzio eta diagnostiko goiztiarrean, tratamenduan eta prebentzioan.

peso
-99