Alzheimerren gaixotasuna Down Sindromearen baitan: Erronka hau ardatz nagusi duen ekimen bat abiatu dugu
Down sindromea izan eta 35 urte edo gehiago dituztenen artean Alzheimer gaixotasunaren eta bere baitan garatu ohi diren gaitz ezberdinen prebalentziaren populazio-azterketa.
35 urte dituztenerako gehienak iada beraien bizitza pertsonalean egonkortasuna dute eta era berean, 35 urtetik gora ikusi genitzake Alzheimerren gaixotasunaren loturiko aldaketa biologiko garrantzitsuenak. Sintomen garapena 40 urtetik gora hasi liteke, nahiz eta ez den oso ohikoa 50 urte baino gutxiago dituztenengan eta era berean, oso arraroa da 60 urteko adinera iristea Alzheimerren gaixotasunaren sintomarik garatu gabe (%80ak Alzheimerren gaixotasunaren ondorizo dementzia bat du adin honetarako).
Proiektua
Down sindromea duten eta 35 urte edo gehiago dituzten pertsona orori azterketa neurologiko eta neuropsikologiko bat egitea eskaintzen diegu. Osasun arreta hau ezaugarri horiek dituzten pertsona orori zuzendurik dago: bai narriadura kognitiboaren sintomak izan, sintoma kognitibo konduktualak izan edo ez…
Guztiek izan dezakete mesederen bat azterketa espezializatu honengatik, zeren eta Alzheimerren gaixotasunaz aratago beraien osasun sozioemozionala ere arakatu dugu, baita beraien ikusmen eta entzumen gaitasuna ere ikertu, loari ere behar adinako garrantzia emango diogu…
Muga 35 urtean jarri dugu izan ere, 35 urte dituztenerako gehienak iada beraien bizitza pertsonalean egonkortasuna dute eta era berean, 35 urtetik gora ikusi genitzake Alzheimerren gaixotasunaren loturiko aldaketa biologiko garrantzitsuenak. Sintomen garapena 40 urtetik gora hasi liteke, nahiz eta ez den oso ohikoa 50 urte baino gutxiago dituztenengan eta era berean, oso arraroa da 60 urteko adinera iristea Alzheimerren gaixotasunaren sintomarik garatu gabe (%80ak Alzheimerren gaixotasunaren ondorizo dementzia bat du adin honetarako).
Azterketa neurologiko-neuropsikologiko hori egin ostean, erabakiko dugu ea beharrezkoa den frogaren bat gehiago egitea, bai diagnosirako edo/eta baita ikerketa proiektuetarako.
Gainera, beharrezkoa balitz tratamendu aldaketa bat ezarriko genuke eta gero jarraipeneko bisiten maiztasuna erabaki, honela bada:
- Alzheimerren gaixotasunarengatik sintomak dituzten pertsonak 6 hilabetetik behin bisitatuko ditugu
- Nabarmentzeko osasun arazorik ez dituzten pertsonak urtean behin.
Proiektuaren helburuak:
1) Down sindromea duten pertsonengan Alzheimerren gaixotasunak eragindako sintomen diagnosi (narriadura kognitiboa eragin dezaketen gainerako osasun arazoak ere noski egoki aztertuz) eta tratamentu goiztiarra ahalbidetzea.
2) Giza talde honen baitan Alzheimerren gaixotasunaren benetako prebalentzia jakitea eta baita gaixotasunaren sintoma ohikoenak eta berauentzat ezarritako tratamenduen eraginkortasuna ikertzea.
3) Alzheimerren gaixotasunari sarriki loturik ageri diren osasun arazoen inguruan informazio klinikoa jasotzea (epilepsia esaterako).
4) Down sindromea duten pertsonen eta berauen senitarteko naiz lagunen behar soziosanitarioak ezagutu nahi ditugu eta horiek hobetzeko proposamen bat sortzea.
Parte hartu
Idatzi email bat downsindromea@cita-alzheimer.org zuzenbidera edota deitu iezaguzu 943 021 792 telefono zenbakira.
Ekimen hau ATZEGI eta Fundación Goyeneche de San Sebastián-en eskutik burutuko dugu, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza dugu berau abiatzeko 2023. urtean zehar.